Zenbat Gara

Biharko grebarekin bat egiten dugu
Martxoaren 17an, “Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1500€. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko” lelopean, euskal gehiengo sindikalak deitutako grebarekin bat dator Zenbat Gara elkartea, eta mobilizazioekin bat egingo dugu. Ezinbestekoa deritzogu gutxieneko soldata berton erabakitzeari.

The post Biharko grebarekin bat egiten dugu first appeared on Zenbat Gara.

Bilbo Hiria irratiko ZIENTZIALARI irratsaioaren 10 urteak ospatzeko zuzeneko berezia martxoaren 11n
Datorren asteazkenean, martxoaren 11n, Bilbo Hiria irratiak ZIENTZIALARI irratsaioaren jendaurreko emankizun berezia egingo du zuzenean, 18:30ean, Kafe Antzokian, irratsaioaren 10 urteak ospatzeko. EHUko Kultura Zientifikoko katedrak eta Zenbat Gara elkarteak 2015ean abiatu zuten elkarlanean zientzia dibulgazioa euskara hutsez egiten duen ekimena, saioaren hasierako lokuzioak dioen moduan, “zientzia gizarteratu eta haren balio, historia eta lorpen nagusiak hedatzeko” helburuarekin.

2015eko azaroan aireratu zen ZIENTZIALARI irratsaioaren lehendabiziko saioa, Xabier Monasteriok gidatu zuen hasierako urteetan eta, egun, Jabi Zabalak aurkezten du. Denbora honetan 140 zientzialari euskaldun igaro dira Bilboko irrati euskaldunaren mikrofonoetatik eta, asteazkenenean, saioaren ibilbidea gogoratzeaz gain, zientzialari bati elkarrizketa egingo diote, ohi bezala, baina entzuleen zuzeneko parte-hartzearekin. Saioak izan dituen bi aurkezleak izango dira bertan, Monasterio eta Zabala, egun EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria den  Iker Badiola biologoarekin. Badiola bera ZIENTZIALARIn egona da eta, hain zuzen ere,  2017ko CAF-Elhuyar saria irabazi zuen berak eta Xabier Monasteriok egindako Minbizia eta beronen metastasia goiburuko saioak.

Asteazkeneko saioan, bestalde, Cecilia Fernandez-Altonaga hizkuntzalaria izango da gonbidatutako zientzialaria, Euskara ikastea beste hizkuntza batzuk ikastea baino zailagoa da? gaiaren inguruan. Gai aproposa izango da hori asteazkeneko emanaldirako, izan ere, besteak beste, Gabriel Aresti euskaltegiko euskara ikasle batzuk izango ditu publikoan, galderak egiteko prest. Saioak 45 minutuko iraupena izango du eta zuzenean jarraitu ahal izango da Bilbo Hiria irratiaren irrati-seinalean (FM 96.0) zein zuzeneko streaming jarioan. Kafe Antzokiko Kutxa Beltza espazioan izango da, goiko solairuan, eta sarrera librea izango da, aforoa bete arte.

The post Bilbo Hiria irratiko ZIENTZIALARI irratsaioaren 10 urteak ospatzeko zuzeneko berezia martxoaren 11n first appeared on Zenbat Gara.

Merezimenduzko ARGIA saria jaso du Zenbat Garak
Merezimenduzko ARGIA saria jaso zuen Zenbat Gara elkarteak iragan ostiralean, Usurbilen ospatu zen ekitaldian. Aldizkariak aurreko urtean komunikazioaren hainbat arlotan nabarmendu diren euskal eragileak omendu ohi ditu urtero banatzen dituen gorazarre sari hauekin eta, haien artean, ibilbide osoa nabarmentzen duen merezimenduzkoa dago. Zenbat Gararen izenean Eider Del Cantok eta Aritz Estibezek jaso zuten 2026eko Merezimenduzko ARGIA Saria, eskertuta, eta etorkizunari begira “iragarpen soziolinguistikokez kagarriak” dituen Bilbon Zenbat Garak ARGIA, dudarik gabe “bidelagun” izango duela iritzita. Honela aurkeztu zuten ARGIAkoek saria, Zenbat Garari ematearen arrazoiak horrela azalduz:

“Euskal Herrian asko hausnartu da euskararen inguruan: gure hizkuntza zelan salbatu, horixe dugu paradigma filosofiko nagusi. Baina salbatu aurretik berpiztu eta bizi egin behar da, eta merezimenduzko gure sarituek ondo dakite hori zer den. Duela ia mende erdi ekin zioten euskara salbatzearen lehen pausoari: irakaskuntzari. Handik urte batzuetara konturatu ziren euskara irakastea ez zela nahikoa, praktikatzeko tokiak ere sortu behar zirela, ingurua aldeko ez bazuten, bederen. Orduan ekin zioten ekosistema oso bat sortzeari, euskaraz ikastea, praktikatzea eta gozatzea posible egiteari.

Egun, elkartearen eratzetik hiru hamarkadara, hamaika (zenbakiz, hamar gehi bat) ekimen sortu dituzte euskara irakastetik hasi eta euskaraz gozatzeraino heltzen direnak, ume, gazte eta helduei zuzenduta; aisialdia, umorea, jaia eta beste hamaika (asko) giro sortuta. Eta hori guztia egin behar izan zuten, lehen aipatu dugun moduan, ingurua ez zutelako lagun izan. Hori guztia Bilboren bihotzean egin baitzuten, basamorturik basamortuenean, beraien hitzetan.

Euskarari eta euskal kulturari emandako bultzadak hiriko euskalgintzaren zentro bilakatu du gaurko saritua: urtean 2.000 euskara ikasle pasatzen dira bertatik, eta bertako kultur programazioak asetzen ditu euskaltzaleen gogoak; zer esanik ez euskara hutsean aritzen den hiriko komunikabide bakarraz, elkarte mitiko honen ganbaratik emititzen duen irratiaz”.

Zenbat Gararen izenean saria jaso zuten Eider Del Cantok eta Aritz Estibezek, ARGIAri eskerrak emateaz gain, elkartearen 30 urtetik gorako ibilbideari segida emateko asmoa adierazi zuten: “Orain, transmisioa, etorkizuna dugu ardura nagusi, eta bihar forma emango dion gazte belaunaldi euskaltzalearen eskuetan ikusten dugu proiektua”, esan zuten. Etorkizuna aipatuta, kezkak ere adierazteko aprobetxatu zuten hitza hartzea: “Euskararen egungo egoera ez da batere ona Bilbon, asko dago egiteko eta ahalegin handia eskatuko du egoerari buelta emateak, instituzioetatik hasita. Joerak berdin jarraituz gero, iragarpen soziolinguistikoak oso kezkagarriak dira. Keinu sinboliko eta azalekoen garaia bukatu behar da, eta hizkuntza politika ausartak behar ditugu euskaldunok Bilbon”.

ARGIAk Bilbon gertatzen denari erreparatzen diola eskertu zuten zenbatgarakideek eta elkarteak euskalgintza ere Bilbora begira jarri nahi duela gogoratzeko baliatu zuten aukera: “Gure etorkizuna Donostian, Usurbilen, Lasarten eta Andoainen jokatzen ari gara, baina era berean ari da jokatzen Uribarrin, Errekalden, Santutxun eta Abandon ere, besteak beste”, adierazi zuten.

ARGIAri berriro sariagatik ez ezik, elkartearen arrangurak eta asmoak partekatzeko aukera ere emateagatik eskerrak emateaz gain, Zenbat Gara, Benito Lertxundik behinola planteatu zuen moduan galdera dela gogorarazi zuten: “Bidea elkarrekin urratzeko prest gauden euskaldunon parte hartzeko deia da, eta horretan ARGIA, dudarik gabe, bidelagun izango dugu”.

2026ko Argia Saria jaso duten guztiak batera. ARGAZKIAK: Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA

The post Merezimenduzko ARGIA saria jaso du Zenbat Garak first appeared on Zenbat Gara.

Kafe Antzokiak 30 urte, beste hainbesteren bila
Abenduaren 15a da, eta gaur 30 urte betetzen dira Kafe Antzokiak ateak zabaldu zituela Bilbon. Horrekin batera badira, halaber, 30 urte Gabriel Aresti euskaltegia eta Zenbat Gara elkartearen gainerako jarduerak hasi zirela lanean Done Bikendi kalearen 2an, eraikin osoa zinezko euskararen etxea bihurtuta.

Egunotan ospatzen ari gara efemeridea, atzo hasita, izan ere, urteotan Zenbat Garan aritu garen ehunka lagunen arteko topaketa egin genuen igandean, eguerdian hasita, fanfarreak, txistulariak eta trikitilariak lagunduta, Zazpikaleetan barna. Gero Abandora igo eta Kafe Antzokian bazkari ederra izan genuen. Ondoren Argia Dantza taldearen emanaldia, Urbeltzen Dantza Ganbara etorri ziren; gaur Errobi taldearen kontzertua eta asteazken arratsaldean kantagintza saio berezia izango dugu, Anje Duhalde eta Josu Zabalak gidatuta.

1990eko hamarkada hasieran, Gabriel Aresti euskaltegiko irakasleen egiaztapen eta gogoetatik sortu zen helduen euskalduntzeaz harago joatearen beharrizana, helduak Bilboko euskaltegietan euskaldundu arren, gero ez zutela non-noiz-norekin euskaraz jardun, elkarrizketa egoera errealetan. Hori izan zen Zenbat Gararen abiaburua: Bilbon euskaraz, modu naturalean harremantzeko guneak eta uneak sortzea. Bilboko erdigunean gainera, euskararentzat arrotza eta euskaldunari arrotza egiten zitzaion ingurunean kokatu zen euskarari zentraltasuna eta duintasuna eman nahi zion elkartea.

Horrela sortu zen Kafe Antzokia, 1995ean, aurreko urtean Algara konpartsa sortu ondoren, eta horrela heldu ziren osteko beste batzuk ere, Bilbo Hiria Irratia, Erroa argitaletxea eta haur eta gazteentzako Kurkuluxetan eta Gazteola ekimenak, behinenak aipatzearren. Denak, bakoitza bere arloan, baina helburu berberen inguruan: Bilbon bizi den euskal komunitatea bildu eta trinkotzea, ikasleak eta ikasitakoak hiztun guztiak hiztun aktiboak eta euskal sorkuntzaren hartzaile eta eragileak bihurtzea.

Urte hauetan guztietan euskararen etxea bilakatu da gurea, bai, Gabriel Arestik zioen bezala “euskarak bizi gaitu”, baina euskara bizirik dagoen arnasguneaz gaindi, kaleak, auzoak behar ditu euskarak, Zorrotzatik Otxarkoagara, San Inaziotik Boluetara. Egunotan ari gara, han eta hemen, azaltzen eta aldarrikatzen, euskarak zabalkundea eta errespetua behar duela Bilbon, auzo guztietan, arlo guztietan. Hori da gure kezka handia, egun, Bilbon euskaldun moduan bizitzea zinezko odisea baita.

Elkartea gazte mantentzea da gure beste arduretako bat, ezinbesteko ikusten baitugu, beste 30 urtez iraungo badu, erreleboa eta transmisioa behar bezala egitea. Horretan ari gara, baita etorkizunari begirako beste ekimen batzuk prestatzen ere. Oraina eta etorkizuna dira garrantzitsuenak une honetan, baina noizean behin iraganari so egitea ere ondo dago, nondik gatozen ikusteko eta bizirik gaudela ospatzeko. Horregatik profitatu dugu efemeridea Zenbat Gararen osotasuna eta aniztasuna mahai gainean jarrita, etxe honen bueltan urteotan ibili garenok bildu, bidean joan zaizkigunak oroitu eta 30 urteak ospatzeko, beste horrenbeste betetzeko gogoz.

Biba gu, urte askotarako!

The post Kafe Antzokiak 30 urte, beste hainbesteren bila first appeared on Zenbat Gara.

Biharko manifestazioarekin bat: Erdalduntze makina gelditu behar dugu!
Erdalduntze makina gelditzeko Guka ekimenak egindako deiarekin bat eginez, bihar, abenduaren 3an, Bilboko Plaza Eliptikotik 19:00etan abiatuko den manifestazioan parte hartuko du Zenbat Gara elkarteak.

Badira hainbat urte gure elkartean lanean ari garela jendea euskarara hurbilarazteko, irakasteko, erabilarazeko, motibatzeko, gozatzeko eta gozarazteko. Era berean, euskaldunoi, gure buruei eta gainerako euskara jendeei, euskaraz aritzeko aukerak, tresnak, uneak eta guneak sortzen eta indartzen ari garela, baina ez da nahikoa, gure ahaleginen kontra ari den erdalduntze makinaria zabal eta indartsu bat dago abian gure hirian, hainbat arlotan, eta arlo horietan guztietan ezgaitu behar dugu, euskarak aurrera egingo badu. Ez da nahikoa haur gehienak euskaraz eskolatzea, eskolaz kanpo den-dena erdaraz eskaintzen zaien bitartean. Ez da nahikoa euskalduntzea haurren mundura, hankamotz bada ere, mugatzea, administrazioan, enpresa munduan, aisialdian eta beste hainbat giro eta jardueratan euskara erabat baztertuta dagoen bitartean. Adibideak hamaika dira, baina ondorioa bat da: euskaraz bizitzea ezinezkoa bihurtzen du erdalduntze makinak.

Ez da nahikoa, era berean, euskararen eguna modu sinbolikoan ospatu eta “euskararen alde” gaudela esatea. Gizartea euskalduntzeko ahalegin horiek eta euskaraz bizitzeko hautu horiek zapuzten dituen makinaria eta erdararen nagusitasuna betikotzen duen status quo hori irauli nahi dugu, arlo guztietan. Horregatik egingo dugu bat biharko manifestazioarekin. Erdalduntze makina gelditu!

The post Biharko manifestazioarekin bat: Erdalduntze makina gelditu behar dugu! first appeared on Zenbat Gara.

Asisko Urmenetaren “Sorgina, banaiz!” filmaren estreinaldia Bilbon abenduaren 2an
Datorren asteartean, abenduaren 2an, arratsaldeko 19:00etan, Asisko Urmeneta marrazkilari eta zuzendariaren lan berria aurkeztuko dugu Bilboko Kafe Antzokian: Sorgina, banaiz! dokumentala. Zenbat Gara elkarteak ekoizpenean lagundu duen ikus-entzunezko honek begirada kritiko eta berritzailea eskaintzen du Euskal Herriak historian pairatu dituen sorgin-ehizen inguruan, baita sorginaren mistifikazio zahar eta modernoez ere. Filma ikusi aurretik eta ostean Asiskorekin solastatzeko aukera izango dugu.

500 urteko gezurraren aurka

Duela bost mende, 1525eko ekainaren 19an, Errege Kontseiluak Nafarroako Pirinioetan “sekta sataniko” bateko bost kide exekutatzeko agindua eman zuen. Epai hura izan zen euskal sorginkeriaren aurkako jazarpen gupidagabearen abiapuntua. Mendeetan zehar, inkisidoreek eta legelariek asmatutako kontakizun bakarra gailendu da: akelarreetan deabruarekin elkartzen ziren sorgin hegalarien mitoa.

Asiskok zuzendutako lan honek, ordea, narrazio hori irauli nahi du. “Zuzendari hasitako marrazkilari baten oharrak” jarraituz, filmak ez du fikzio erromantikorik edo fantastikorik bilatzen; aitzitik, bidegabekeria hura pairatu zuten errugabeei “izen-abizenak jartzea eta duintasuna itzultzea” du helburu. Izan ere, Sorgina, banaiz! ez da pelikula soil bat; “deseraikitze-bidaia kolektibo” bat da. Filmean zehar, mito inkisitorialak nola eraiki ziren eta gaur egun irudi horiek nola erreproduzitzen edo deseraikitzen ari diren aztertzen da. Horretarako, Euskal Herriko hainbat txokotan (Zugarramurdi, Anotzibar, Senpere…) filmatu da, eta nazioarteko zein bertako adituen testigantzak jaso dira, besteak beste, Michelle Zancarini-Fournel (Lyongo Unibertsitatea), Amaia Nausia historialaria (NUP) eta Sophie Houdard (Sorbonako Unibertsitatea).

Filma autore-dokumental gisa definitzen da, eta Asiskoren marrazkiek pisu handia dute bertan, “cutout” animazioak eta efektu bisualak erabiliz kontakizuna josteko. Emanaldia aukera paregabea izango da egia historikoa aldarrikatzeko eta gure arbasoek pairatu zuten sarraskiari buruzko “kontakizun berri eta zintzoago” bat jasotzeko.

Zein irudi daukagu sorginaz, haur ipuinetatik hasi, eta gure herrietako ospakizunetaraino? Bidaian abiatu gara eraikuntza zirraragarri hori

argitzeko asmoz, zeinak uztartzen baititu mitologia eta erreal historikoa, jakinduria eta errebindikazioa.

GURE MENDIETAN DANTZAN ORAINDIK BIZIRIK DAUDEN SUAK

ZEINEK PIZTU ZITUEN?

SINETSI EGIN DUGU INKISIDOREEN KONTAKIZUNA?

ALA BIHOTZAK ERRATEN DIGU GURE ARBASOAK ZUZEN ZIRELA

AZKEN ARNASA ARTE ZIOTELARIK EZ ZEKITELA SORGINA IZATEA

ZER ZEN ETA AKELARREAK ZER ZIREN ERE?

BIDEZKO KAUSA BAT

Orain dela bost urte, “Sugarren mende” eleberri grafikoa argitaratu zuen Asiskok, Zugarramurdin geroago gertatutako sorgin-ehiza kasuaz, Logroñoko 1610eko Auto de fe delakoaren bidez hainbat herritarren torturak eta exekuzio publikoak ekarri zituena.  Zugarramurdiko herritarrek eskatuta egin zuen ikerketa eta benetan gertatutakoak jaso zituen liburua. Mundu guztian da ezaguna Zugarramurdiko kasua, herria sorgin-ehizak lazki sarraskitu zuela eta.

Asiskoren esanetan, “Eskatu zidatenek ez zuten nahi beste fikzio bat, ez istorio erromantikorik, ez fantastikorik, ez faltsifikaziorik ere. Behingoagatik egia konta dezala norbaitek; izan dezagula aukera errugabe haiei izen-abizenak jartzeko eta duintasuna itzultzeko. Michelle Zancarini-Fournel-ek dioen bezala, historia ezin heldu daitekeen tokietara heldu baitaiteke artea. Eta egia da”.

KONTAKIZUN BATEN SORKUNTZA

Zugarramurdiko kasua berriena da, eta prozesu historiko ilun hartan ongien dokumentatu dena. Han, Europako garai hartako ehizaldi handiko ezaugarri guztiak batu ziren: potentzien arteko muga ezegonkorra, errebolta sozialak, zuzenbideen arteko talka, misoginia ikaragarria, adingabeen manipulazio lotsagabea… Eta, bost mendean, kontakizun bakarra onartu da, inkisidore eta legelariena, akelarreetan deabruarekin elkartzen eta han beren krimenak prestatzen zituzten sorgin hegalarien mitoa asmatu zuten horiena.

BERRIKUSITAKO IRUDIA

Mistifikazio zaharrak eta modernoak… Aurreko mendeko 80ko hamarraldian, herri mugimenduak sorginaren irudia berreskuratzen hasi ziren mundu guztian. Euskal Herrian barrena ibili gara, Hernanitik Bidankozera, Ziburutik Ataunera, orduan sortu ziren eta Inkisizioaren eredua irauli

duten jai giroko agerraldi nagusiak filmatzen. Baina… sorgin hegalariak, gaueko suak, edabe afrodisiakoak, deabru adarduna… kontrako eredu bat al dira benetan? Ala orduko makineria haren konstruktu artifiziala berritzen, erreproduzitzen ari gara oharkabean?

REPARATIO MEMORIAE

Munduko aditu gorenekin hizketatu gara, prozesua haren testuinguruan kokatzeko; orobat, tokiko eragileekin ere aritu gara, belaunaldi berriei behin eta berriz transmititzen ari garen sorgin horren irudia berrinterpretatzeaz. Eta irudi hori nola deseraikitzen ari diren filmatu dugu urteko kronika, hiru adibide

aukeran: Zugarramurdi, Anotzibar eta Senpere. Bideak Logroñora eraman gaitu, eta, han, lur eman diegu lurra ukatu zieten horiei: jende errugabea, haren izatearen, haren sufrikarioaren eta haren azkenaren aztarrenik ere gera ez zedin erre baitzuten. Eta pentsatu nahi nuke benetako bidea hemen hasiko dela, memoria historikoa berreskuratzeko proposamen zintzo honetan, bidegabekeria ikaragarri haren biktimekiko kontakizun berri eta zintzoagoa transmitituz.

ASISKO URMENETA OTSOA

Marrazkilaria eta gidoilaria naiz, eta hainbat sari nazional jaso dut egin ditudan albumengatik: Sormenaren lehenengo saria (Marabili, 2017), Euskadi saria (2019) eta Urteko Nafarra (2019). Kanpoan ere saritu izan dizkidate euskara hutsezko komikiak: Kuban (Palma Real, 1991), Korsikan (Prix Mediterranée, 2003) eta Portugalen (Porto, 2023) 2009an, “Munduari bira doan” animazio-film luzea zuzendu nuen, Juanjo Elordirekin batera, eta 2011, harekin batera berriz ere, “Gartxot” zuzendu nuen. Azken lan hori saritu egin zuten nazioartean: Australian (Audience Choice Arward in Auburn International Festival, 2012), Frantzian (Premier prix du Festival International Nuits Magiques, Bordele, 2013) eta Argentinan (Mención Especial del Público Festival ANIMA, Cordoba, 2013). “Sorgina banaiz” lehenengo dokumentala dut, eta hor, kontrabandoan ekarrita, komikietako kontatzeko teknikaren bat edo beste baliatu dut.

FILM HONETAN AGERI DIREN ZENBAIT TESTIGANTZA:

Michelle Zancarini

(Lyongo Claude Bernard Unibertsitatea), “Sorcières et sorcier. Histoire et mythes: lettre aux jeunes féministes” liburuaren egilea.

Amaia Nausia

historialaria

(Nafarroako Unibertsitate Publikoa).

Maitane Aizpurua

“Mitoaldia” ekimeneko kidea (Ataun).

ShopieHoudard

(Sorbonako Unibertsitatea), “Les sciences du Diable” liburuaren egilea

Helena eta Eukene Xurio

Zugarramurdiko kultur eragileak.

Gurutze Ezkurdia

(Euskal Herriko Unibertsitatea). Hezkuntzaren historialaria eta Etnikerreko kidea

Ekoiztetxea: DOKUMENTURAN FILMAK

Euskaraz, mentura hitza postposizioan erabiltzen da gehienetan, menturan, eta zori, zorte, kasualitate erran nahi du. Kontzeptu horiek oso lotuta daude dokumentala den adierazpidearekin. Aukera, itxaropena eta abentura ere bada. Esanahi horiek guztiek hiru ekoizle batu ditu esperantzazko abentura honetan: Aitor Karasatorre Mugurutza (errealizazioa), Eneko Gallartzagoitia Zorrotzua (produkzioa) eta ni neu.

LANTALDE TEKNIKOA

Ikerketa, gidoia, elkarrizketak, zuzendaritza, ilustrazioak

ASISKO

Efektu bisualak eta cutout animazioak

Diseinu grafikoa eta kartela

ASISKO + KARASA

Argazki- eta kamera-zuzendaritza

Edizio- eta muntaketa-zuzendaritza

Zuzeneko soinua eta efektuak

Platoaren argiztapena

KARASA

Produktore eragilea

ENEKO GALLARTZAGOITIA

Musika

JON ESNAOLA

DATU TEKNIKOAK

Kolorean, 2K, 25fps

Filmaketako hizkuntzak

EUSKARA, FRANTSESA,

INGELESA, ESPAINIERA

Herria eta urtea

EUSKAL HERRIA. 2025

Lokalizazioak

LOGROÑO, BAIONA, ZUGARRAMURDI,

ARANTZA, IRUÑEA, PARISE, HERNANI,

BIDANKOZE, ZIBURU, BERGARA,

DONIBANE GARAZI, CHICAGO, AHATSA,

BILBO, OKZITANIAKO TOLOSA,

ETXARRI ARANATZ, HOZTA

Iraupena

69 minutu

Generoa

Autore-dokumentala

Harremanetarako:

ardigasna@gmail.com

The post Asisko Urmenetaren “Sorgina, banaiz!” filmaren estreinaldia Bilbon abenduaren 2an first appeared on Zenbat Gara.

Administrari baten bila gabiltza idazkaritza-lanetarako
Administrari baten bila gabiltza

Gure elkartearen eta euskaltegiaren idazkaritza-lanetarako administrari/bulegari bat kontratatu nahi dugu. Pertsona dinamiko, antolatu eta euskaltzale baten bila gabiltza, besteak beste, gure ikasleen eta irakasleen eguneroko kudeaketan laguntzeko.

ZEREGIN NAGUSIAK

Hautatutako pertsonak euskaltegiko administrazio-lan ohikoak kudeatuko ditu:

Antolaketa eta Kudeaketa: Agenda, bilerak, dokumentuak, fakturak eta bestelakoak antolatzea.

Komunikazioa: Komunikazio idatziak eta ahozkoak (gaztelania baloratuko da). Bezero eta erabiltzaileekiko arreta.

Dokumentazioa: Dokumentazio ofizialaren tratamendua (eskaerak, ziurtagiriak, fakturak, etab.).

Informatika: Ofimatika menperatzea (Word, Excel, PowerPoint…) eta datu-baseen kudeaketa (Access).

Kontabilitatea eta Fakturazioa: Oinarrizko kontabilitate-lanak eta fakturazioa.

BILATZEN DUGUN PROFILA

Bilatzen dugun hautagaiak gure euskaltegiko balioekin bat etorri behar du, eta, zehazki, ondorengo prestakuntza, ezagutza eta gaitasunak izatea baloratuko da:

1. Hezkuntza eta Prestakuntza

Nahitaezkoa: Formakuntza teknikoa edo administrazioa (Lanbide Heziketa, LH/FP).

Baloragarria: Administrazioa eta Finantzak, Kudeaketa Administratiboa (Erdi edo Goi Mailakoa). Unibertsitate ikasketak (ADE, Ekonomia, Lan Harremanak…) ere baloratuko dira.

Ezagutza Teknikoak: Ofimatika aurreratua (bereziki Excel eta Access) eta datu-baseen kudeaketa. Oinarrizko kontabilitate ezagutzak.

Hizkuntzak: Euskaldun petoa izatea (Euskalzaletasuna eta Euskalgintza ezagutzea) eta Gaztelaniazko komunikazioa baloratuko da.

2. Trebetasun Pertsonalak

Antolaketa: Antolaketa gaitasun eta zehaztasun handia, arreta eta ardura lan egitean.

Jarrera: Pazientzia, bezero/eretararekiko arreta onekoa izatea.

Taldea: Talde-lanerako gaitasuna.

Ikasteko gaitasuna: Azkar ikasteko eta egoeretara egokitzeko erraztasuna.

Konfidentzialtasuna: Diskrezioa eta konfiantza, datu pertsonalen kudeaketan beharrezkoa.

ESKAINTZEN DUGUNA

(Hemen sartu kontratu mota, ordutegia, soldata gutxi gorabehera edo hitzarmenaren arabera, eta lanpostuaren hasiera data. Adibidez):

Kontratua: Mugagabea.

Lan-orduak: Lanaldi osoa.

Soldata: 2.500 euro hilean.

Laneratzea: Abenduan hasi.

Lan giro euskaldun eta atsegina euskalgintza proiektu anitz eta dinamiko baten baitan.

NOLA AURKEZTU HAUTAGAITZA?

Interesatuta bazaude, bidali zure curriculum vitae (CV) administraribila@gabrielaresti.eus helbide elektronikora.

The post Administrari baten bila gabiltza idazkaritza-lanetarako first appeared on Zenbat Gara.

Katalan eta irlandera klaseak gurean berriro 2025-2026 ikasturtean
Azaroan hasita, aurten berriro aukera izango dugu Bilbon hizkuntza oso interesgarri bi ezagutzeko Zenbat Gararen eskutik. Hurrenez hurren, katalana eta irlandera ikasteko aukera izango dugu, azaroan abiatuko diren ikastaroen bidez. Katalan eskolak aurten astelehen eta asteazken arratsaldeetan izango dira, azarotik ekainera; Irlandera, berriz, igande eguerdietan.

Katalana eta irlandera, bi hizkuntza eta kultura lagun ditugu, bakoitza bere ezaugarriekin baina, euskarak bezala, urte luzez zapalkuntzari eta diglosiari aurre egindakoak. Bi hizkuntza hauek ezagutzearekin batera, lagun eta bidaide ditugun kultura eta nazio hauekiko harremanak estutzeko aukera emango digute ikastarook.

Katalanaren kasuan, aurreko edizioetan gurean egindako ikastaroen bideari jarraituko diogu, Gessamí Forner irakaslearen eskutik eskolak astelehen eta asteazken arratsaldeetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara, azarotik ekainera. Ikastaroen prezioa, ikasturte osorako, 340 eurokoa izango da (bi epetan ordaindu ahal izango da). Klaseak Gabriel Aresti euskategian izango dira. Informazio gehiago eta izen-ematea gure bulegoan edo 944237591 telefonoan.

Irlandera klaseak, bestalde, doakoak izango dira, eta gehienbat oinarrizko mintzamenean oinarrituak. David Henderson irakaslearen eskutik. Igande eguerdietan izango dira, hilean bitan, Gabriel Aresti euskaltegiaren Kale Nagusiko egoitzan. Informazio gehiago eta izen-ematea 635 00 85 49 telefonoan.

The post Katalan eta irlandera klaseak gurean berriro 2025-2026 ikasturtean first appeared on Zenbat Gara.

Euskaraz beteriko Aste Nagusia izango dugu ALGARA konpartsan
2025eko Aste Nagusia hasteko 12 egun besterik ez dira falta eta, prestaketekin buru-belarri ari garen bitartean, hemen aurkezten dizuegu gure aurtengo egitaraua. Berriro, Algara Konpartsaren karpapean euskarazko ekitaldiz eta talde eta artista euskaldunez osatu dugu ekitaldi sorta oparoa, euskaldun ororen gozagarri. Batetik egunez eta, bestetik, gauez egongo diren ekitaldiak banatu ditugu, kartelean, nork bere gustuko tarteari hobeto erreparatzeko. Egunez egun, hauek izango ditugu gure Filibusti txosnan:

Eguneko egitaraua

Astelehena 18 (EUSKARA IKASLEEN EGUNA)

11:30 Jolasak

14:00 Paella lehiaketa

16:30 Karaoke ibiltaria

Asteartea 19 (BERTSO EGUNA)

12:00 Ogi tailerra (Zaparrada Haur Konpartsa)

12:00 Bertso poteoa

14:00 Bertso bazkaria

16:00 Aste Nagusiko Bertsolari Gazteen VI. Sariketa

17:30 Bertso triki poteoa Roberto Etxebarria eta lagunekin

Asteazkena 20 (ALGARAKIDE EGUNA)

13:00 Marianito prestaketa eta kantagintza

Osteguna 21

12:00 Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoak: Txanpon baten truke ikuskizuna (Zaparrada Haur Konpartsa)

Ostirala 22

14:00 Bilbo Hiria irratiaren bazkaria

Gaueko egitaraua

Larunbata 16 – 23:00

ENDJ

Igandea 17 – 23:00

MIRUA

KILIKI

Astelehena 18 – 23:00

MAITE LASARTE

LUKIEK

Asteartea 19 – 23:00

TOC

ITHAKA

+ DJ DENZ

Asteazkena 20 – 23:00

XIBEROOTS

BAD SOUND

+ ELEPUNTO DJ

Osteguna 21 – 23:00

AKATZ

STEADY ROCKETS

+ PARY & TIZA DJak

Ostirala 22 – 23:00

ENDJ

Larunbata 23 – 23:00

DJ HAMAIRU

Horrez gain, eguerdiro, astelehenetik ostiralera 12:00etatik 14:00etara, (ostegunean 13:00etan hasiko da) Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko emanaldiak izango ditugu, jai gunetik bertatik, jaien berri emateko. Aste Nagusiaren protagonista ugari igaroko dira Algararen karpapean egongo diren Bilboko euskal irratiaren mikrofonoetatik.

Erabilera libreko bi bideo daude Youtuben ikusgai, hurrenez hurren eguneko egitaraua eta gaueko egitaraua erakusteko.

The post Euskaraz beteriko Aste Nagusia izango dugu ALGARA konpartsan first appeared on Zenbat Gara.

BIRA kulturguneari esker ona eta elkartasuna
Zenbat Gara elkartetik, gure aitortza eta esker ona adierazteaz gain, elkartasuna eta babesa helarazi nahi diogu Bilboko BIRA kulturguneari, ekimenak bizi duen egoera estua dela eta, orain arte bezala ezin izango duela jarraitu ezagutzera eman den egun honetan.

Aitortza eta esker ona lehenik, izan ere, azken urteotan Erronda kaleko kultura ekimen txiki-erraldoi honek Bilboko kultura panoramari sekulako ekarpena egin dio, euskaratik eta euskaraz egiten denari erabateko lehentasuna emanda. Zazpikaleek premia larriz beharrezko zuen kultura topagune bizia eratu du BIRAk sortu zenetik orain arte: kultura, zentzu zabalean, denetariko adierazpenak jaso dituelako: musika, dantza, bertsoa… Topagunea ere bai, hitzaren bidez, gogoeta filosofiko, kultural eta politiko anitzari adierazpide irekia eman diolako, denetariko jarrerei bidea emanez. Bederatzi urteko ibilbide oparoak sinesgarritasun aski egiaztatua ematen dio BIRAri, eta orain arteko maila altuari eusteko beharrezkoa duen laguntza merezi eta behar du.

Irailetik ekainera, 290 kultur hitzordu antolatu ditu BIRAk azken hileotan, baina orain arteko zenbait laguntza desagertuta, bere kultura jarduera erabat murriztu beharko du ezinbestez. Bilboko euskaldunak kaltetuko gaitu bereziki programazio horren faltak. Tamalez, baina, batzuetan ikusmira laburreko publiko/pribatu dikotomia faltsu eta baztertzailearekin egiten dugu topo gure inguruan.

Instituzioetatik jendea ikusle-erosle urrunaren rolera murrizten duen masa ekitaldi handien kultura komertziala dirutzarekin sustatzen den bitartean, BIRAk, jendea partaide hurbila duen ekimen xumeak ez du oraino laguntza handirik izan, are gutxiago bere ekarpenaren neurriarekin eta dinamismoarekin alderatuta. Alabaina, herri ekimenetik sortutako proiektuek inbertitutako sos apurren ahalmen biderkatzailea dute, gizarteari jasotakoa baino askoz gehiago itzultzen baitiote. Horrela izan da orain arte BIRAren kasuan, eta horregatik gaude zinez eskertuta.

Bihoakio, hemendik, BIRAri, murrizketa bidegabe honen aurrean, esker onaz gain, gure elkartasuna eta babesa. BIRAk dagokiona behar eta merezi du bere ekarpen itzela gozatzen segi dezagun.

The post BIRA kulturguneari esker ona eta elkartasuna first appeared on Zenbat Gara.