e-gorblog

Kasualitatez aurkitutako film kurioso bat, euskaldunak protagonista dituena: "El capitán intrépido"
Lehengo egunean, zapping egiten ari nintzela, "bakeradak" eman ohi dituzten kanal kutre horietako batera iritsi nintzen –bai, zer egingo diogu ba, hala ibiltzen naiz ni, ez dut streaming plataformetarako harpidetzarik eta nire telebista tentel horietakoa da (Smart TV ez direnei horrela deitu beharko zaie, ez?), TDTko kateak soilik ikus ditzaket–. Film bat orduantxe hasten ari zela ikusi nuen, kredituak gainjartzen baitzitzaizkien plano orokor batzuei. Cowboyen filmetako hasierako planoetan ohikoa denez, zaldun batzuk trostan zihoazen, baina paisaiak ez zirudien Far West-ekoa –tira, ezta Near-ekoa ere–, oso etxekoa baizik: zelai berde-berde bat mendiko maldan, erromara bat, garoa, pagoak... Kuriositatearen harrak harrapatuta, ez nuen, gehienetan ohi dudanaren kontrara, agintearen botoia sakatzen jarraitu. Eta hala, bitxikeriaz bitxikeria eraman ninduen untxi-zuloan barneratu nintzen...

Hurrengo planoan belar metak agertu ziren. Eta kredituak amaitzeaz bat herri bateko plazara iritsi ziren, iparraldekoa zirudiena, non txistulariak, dantzariak eta pilotariak zeuden. Argi zegoen filma euskaldunoi buruzkoa zela. Edo, hobe esanda, estereotipoen (benetako zein okerren) pot-pourri batez osatutako euskaldun moduko batzuen ingurukoa.

Eta hala ere, ikustearen esperientziak merezi izan zuen. Une barregarriak baziren: ustezko irrintzi erridikuluak, herriko plaza ondo-ondoan elkarri pega-pega jarritako belar meta saldoa, banakoa arku-dantzaren musikarekin dantzatzen, protagonista makil-dantza izorratzen erdian sartuta, euskal dantzetako hanka-altxatzearekin kickboxing moduko borrokak... (horiek guztiak lehen minutu eskasetan ziren, baina Dantzan.eus-ek azterketa sakon bat egiteko adina material dago hor! ;-) Ustekabeko une abertzaleak-edo ere bai: protagonistari (denbora-pasa Nafarroako mendietan lagunekin zaldian trostan aritzen den aberaskumea) amak lotsatuta aitortzen dionean bere aita ez dagoela hilda eta gaztelarra dela, eta semeak gutakoa ez zela aurpegiratzen dionean, adibidez; edo aitaren atzetik Mexikora joanda, taberna batean borroka bat izaten dute han zeuden batzuekin, eta azkenik ihesi doala hala moduzko irrintzi bat botatzen duenean, arestian etsai ziren horiek beste irrintzi batekin erantzun eta beren artean diotenean "zergatik borrokatu gara baina gutako batekin?", "etsaiaren bandokoa zelako!", "baina euskaldunak ezin du oker egon-eta!", "kar-kar-kar-kar-kar!".

Filmeko Euskal Herriko eszenak

Azkenean, mexikarrak lideratuko ditu soldadu espainiar ustelen kontra, antifaz batekin, meategia lehertuz, Z marka utziaz... Filmean inoiz izena aipatzen ez bada ere, argi dago El Zorron inspiratuta baino gehiago dagoela gure euskaldunaren pertsonaia. Eta, izan ere, 1963ko koprodukzio italiar-espainiar-frantses honen izenburu gaztelaniazkoa El capitán intrépido bada ere, italierazkoa Il segno di Zorro eta frantsesezkoa Le signe de Zorro dira.

Hau ez bada El Zorro...

Filma lasaiago ikusi ahal izateko (esan dudan bezala, nire telebistan ezin da pausatu, grabatu, atzera bota eta horrelakorik egin), horrelakoetan beti jo ohi dudan tokira jo nuen: aMule-ra. (Bai, ongi entzun duzue, aMule, eMule-ren Linux-eko bertsioa. Bai, badakit Torrent azkarrago dabilela eta aspalditik hori dela erabili behar dena eta eMule hilda dagoela. Baina badakizue zer? Kaka zaharra! Torrent-ak azkenaldiko serie eta film arrakastatsuenekin soilik dabiltza ongi. Saiatu duela urte gutxi batzuetako serie batekin, edo film ez oso ezagun batekin, edo komiki zahar batekin, edo hizkuntza nagusietan ez dauden gauzekin... Torrent-etan edo ez dago, edo ez dabil. Aipatutakoen bezalako gauza asko eMule-n aurkitzen dira maiz, eta poliki bada ere jaisten dira.) Bada, aMule-n bilatuta film horren bi bertsio agertu zitzaizkidan eta, badaezpada, biak jarri nituen jaisten. Eta hortik beste bitxikeria bat: bietako bat Erresuma Baturako edo AEBrako ingelesez ateratakoa da, eta izenburua Duel at the Rio Grande izateaz gain (Zorrorekin copyright kontuak), zuzendaria Mario Caiano beharrean, auskalo zergatik, N. Juran dela jartzen du!

Zuzendari ezberdinak!

Atentzioa eman zidan beste kontu bat gure Zorro euskaldunaren aktorearen izena izan zen: Sean Flynn. Izan ere, nire talde gogokoena den The Clash-ek izen hori duen abesti bat dauka! Eta horren inguruan peskizan hasita, Sean Flynn nor izango eta Errol Flynn ospetsuaren semea! Zuretik ezpala, Sean ere filmetan ezpatari eta akrobata. Are: bere lehen filma The son of Captain Blood (Blood kapitainaren semea) izan zen, bere aitaren Captain Blood ezagunaren sekuela!

Baina zergatik dedikatuko ote zion abesti bat Sean Flynn-i The Clash-ek, punk-rock konprometituaren ikurrak? Bada, Sean ez zelako aktore soilik izan. Oso gaztetan Europan 5 film egin zituen (gaur mintzagai dugun hau, bere bigarrena izan zena, barne), zinemaz aspertuta safarietan gidari aritu zen gero, diru beharrez beste 3 film errodatu zituen, eta hor amaitu zen bere aktore karrera. 1966tik aurrera argazki-kazetaritzan freelance gisa aritu zen, mundu osoko gatazka ugariren berri emateko, asko arriskatuz eta zaurituta suertatuz ere. Vietnamgo Gerran egon zen, Herrialde Arabiarren eta Israelen arteko Sei Eguneko Gerran, Kanbodiako Gerra Zibilean... 1970eko apirilaren 6an, Flynn eta kazetari talde bat Phnom Penhetik atera ziren Saigonen gobernuak babestutako prentsaurreko batera joateko. Flynnek eta Dana Stone lankideak motorrean joatea erabaki zuten, beste kazetari gehienek bidaiatzeko erabiltzen zituzten limusinetan egin ordez. Vietcong-eko gerrillariek atxilotu zituzten errepide-kontrol batean, eta inork ez ditu berriz ere inoiz ikusi. Hainbat iturriren arabera, Khmer Gorriek hil zituzten. 29 urte zituen Sean Flynn-ek desagertu zenean. Bere amak hiltzat jotzea lortu zuen 1984an. Zalantzarik gabe, bere bizimodua eta konpromisoa omendu nahi izan zuten The Clash-ekoek 1982ko Combat Rock beraien azken diskoan.

The Clash-en Sean Flynn abestiaren letra

Horra, bada, El capitán intrépido filmaren karira izan dudan aurkikuntzez betetako bidaia. Zuek ere ikusi, plazer baduzue. Ez duzue artelan bikain bat ikusiko, baina barre dezente egingo duzue euskaldunok nola irudikatzen gaituzten ikusita eta ordu pare entretenitu eta atsegina pasatuko duzue. Denbora galtzeko ere bada eta!

Hemen trailer/iruzkin moduko bat:

"Saltsa nostra"-ren bigarrena, Hideki Matsuhisa protagonista dela
Irudia: Wakana Sakamoto

Sergio Ortiz de Zarate sukaldariak eta Iker Bildosola gastronomiaren inguruko hainbat proiekturen arima denak Saltsa Nostra egitasmoa aurkeztean, adierazi zuten komikigintza ardatz hartuta tokian tokiko ekoizpena, kultura eta elikadura osasungarri eta jasangarria bultzatu nahi zutela, eta akzioa, umorea eta errezetak nahastuko zituzten 13 komiki ateratzeko intentzioa zutela, horretarako sortutako Tarisko argitaletxearen bidez. Eta horretan ari dira, alafede! Ez da urte erdi lehen komikia atera zutela, Ortiz de Zarateren beraren ingurukoa, eta jada kalea da bigarrena! Oraingo honetan, Hideki Matsuhisa sukaldaria dugu protagonista. Hideki Matsuhisaren errezeta liburuakomikiaren gidoia Pedro Riverok egin du eta marrazkiak Wakana Sakamotok.

"Change the World" sailaren laugarrena ere atera berri da
Irudia: Yuya Kanzaki

Ez da makala Harriet argitaletxea, Kabe zigiluaren bidez, mangak euskaratzeko egiten ari den apustua eta esfortzua. Izan ere, azken hiru urteotan, bataz beste ia hamar manga ateratzen ari da! Horren erakusgarri dugu Yuya Kanzakiren Change the world saila, zeinaren hiru zenbaki atera dituen aurten: otsailean bigarrena, irailean hirugarrena eta hil honetan laugarrena. Bertan jarraitzen dute Yuichiren abenturek, egiatan serieko hiltzaile den goi mailako polizia batekin gorputza aldatu duena, eta istorioa klimaxera iristen ari da 5. eta azken zenbakirako...

"Sua - Gauekoren aroa": manga bat euskal mitologiaren gaiarekin
Irudia: Gabriela Rodriguez

Ilargiren desagertzeak izaki mitologikoen eta gizakien elkarbizitza kolokan jartzen du, orain inork ezin baititzake azken hauek Gauekorengandik babestu. Mari eta Sugaar-en seme diren Mikelats eta Atarrabik Suari eman diote bilaketaren enkargua, gizaki soila izan arren, Marik amets batean kuttun bat eman baitio. Eta bere lagun Idoia lamiarekin abiatu da misioan, non Eguzki, sorginak, Akerbeltz, jentilak eta beste aurkituko dituzten...

Horixe da Draco Somnium argitaletxeak atera duen Sua - Gauekoren aroa manga estiloko komikiaren trama. David Castelorena da gidoia eta Gabriela Rodriguezenak marrazkiak. Oihane Amantegik itzuli du euskarara, eta berak egin ditu bukaeran sartu dituzten pertsonaia mitologikoei buruzko informazio-fitxak. Eta kapituluen azalak eta komikiaren hasieran dagoen mapa zabalgarria Unai Gonzalezek egin du.

Haurrentzako komiki gehiago euskaratu dituzte Bang Ediciones/Mamut Comics eta Ttarttalo etxeek
Irudia: Marko Torres / Scott Campbell

Haurrentzako gero eta komiki gehiago ari gara ikusten euskaraz, batzuetan bertan eta euskaraz sortuak eta bestetan euskarara itzulitakoak. Azken kasu honetakoak dira udazken honetan argia ikusi duten bi komiki hauek: Bang Ediciones/Mamut Comics etxeak Marko Torresen Superninja Kururoren abenturen 3. zenbakia atera du, Eta pizza muxutruk; eta Ttarttalo argitaletxeak Scott Campbell-en Etxe Buru eta Zuhaitz Buru. Haurrok, oraindik garaiz zaudete Olentzerori eskatzeko! ;-)

Antso Azkarra eta Nafarroako banderaren kateak, César Oroz-en komiki berrian
Irudia: César Oroz

Mintzoa argitaletxeak eta César Oroz komikigileak Nafarroaren historiari buruzko umorezko komikien sail bati ekin zioten duela bi urte, eta geroztik urtero bat ateratzen dute udazkenean. 2023an Zirt-zart Nafarroan!! Noaingo bataila, 1521 izan zen eta 2024an Amaiur 1522 - Inperioak berriz erasotzen du. Bada, aurten Antso Azkarra sutan!! atera dute, Antso Azkarra erregean eta XIII. mendearen hasieran zentratuta: Gaztelak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa konkistatzea, Navas de Tolosako gudua eta hara joandako nafar soldaduen kopuruari buruzko egia, Nafarroako armarri eta banderako kateen istorio faltsua... Guztia beti bezain barregarri kontatuta.

Udalbiltzaren "Geuretik sortuak" egonaldietatik sortutako komikien bilduma: "Zazpikiak bat"
Irudia: Alots Arregi

Hirugarren ekitaldia du hau Geuretik sortuak Udalbiltzaren egitasmoak, hainbat sortzaileri beste hainbat herritan egonaldiak egin eta herri horietan girotutako sorkuntza-lanak egitea ahalbidetzen diena. Eta ediziotik ediziora komikien presentzia handituz joan da: lehenengoan Mattinen Aska izan zen komiki-lan bakarra; bigarrenean bost izan ziren, Hona bostekoa! bilduman argitaratu zirenak; eta hirugarren honetan zazpi egin dira, eta Zazpikiak bat liburuan bildu dira denak. Hauek dira bertan aurkituko ditugun istorioak, egileak eta herriak:

Neskato onak: Uxue Bereziartua (Larraun / Lekunberri / Araitz / Betelu)

Zeruaren erdian: Usue Egia (Legorreta)

Bi zakur: Patrizia Etxegarai Hankabako (Ziortza-Bolibar)

Gastronomika - Mutriku: Asier Iturralde Gaston (Mutriku)

Legez kanpo: Eñaut Aiartzaguena (Ataun / Etxarri-Aranatz)

Begi hütsez ezin ikusi: Eneritz Ibarra (Atharratze)

Euskara eta gu: Amane Apalategi (Hernani)

(azala Alots Arregik egin du)

Berriz ere, gure Euskal Herriko herrien inguruko istorio jakingarriak, bertatik bertara eta euskaraz sortuak!

Lehen Mundu Gerrako benetako naufragio baten kontakizuna "Odisea" komikian
Irudia: José Manuel Mata / Iván Mata

Lehen Mundu Gerran alemanek itsasoko gerran abantaila hartu zuten urpeko ontzien domeinuan aurrea hartu zutelako, eta merkataritza-ontziak ere hondoratzen aritu ziren. Ez ziren gutxi izan Galizia inguruetan itsaspera bidalitakoak edo hango kostetara iritsitako naufragoak, eta horietatik ere zenbaitzu urperatze eta erreskate Ortegal lurmuturraren inguruetan gertatu ziren.

Hixinio Puentes-ek Aguillóns de Ortegal eleberrian Antonio Fonseca marinel galiziarraren errelato autobiografikoa kontatzen du. Txikitan sorgin batek zazpi bizitza izango zituela esan zion, eta jada hiru naufragio izana zen Yrewse ikatz-baporean itsasoratu zenean. Itsaspeko aleman batek hori hondoratu, egun gutxira Alnwick Castle-k bere txalupa erreskatatu, egun batzuetara alemanek berriz ere hau hondoratu, eta beste txalupa batean aurkitzen da berriz ere Fonseca, egun luzeetako odisea gogorrari aurre egin beharrez...

Liburu horretan oinarrituta egin du Harriet argitaletxeak atera duen Odisea komikiaren gidoia José Manuel Matak, eta berak eta Iván Mata semeak egin dituzte marrazkiak.

"Margot": gatazka politiko-soziala, fantasia eta terrorea Landetako pinu-sartze garaian
Irudia: Arianna Pisani

Xabier eta Martin Etxeberria anaien bi komiki jaso ditugu oso denbora gutxian. Aurreko post batean Iñaki Holgadorekin egin duten Medium aipatu bagenuen hemen, oraingoan bi anaion gidoia eta Arianna Pisaniren marrazkiak dituen Margot dakarkizuegu, Liana Editorial argitaletxearekin atera dutena.

XIX. mendean, Landetan pinuak sartu dituzte nonahi, desertizazioari aurre egiteko eta egurgintzan oinarritutako industrializazio eta modernizazioa ekartzeko. Baina horrek lur-jabe handi berriak sortu eta aberastu ditu eta nekazariak pobretu, frantsesa ere bertako gaskoi hizkuntzari jazartzen zaio, eta gatazkak ernatu dira nonahi. Horrez gain, gertakari izugarriak ere ari dira gertatzen basoan, izaki misteriotsuak tartean direla. Eta horren guztiaren erdian suertatu dira Margot gaztea eta bere familia...

Zerocalcare-ren "Basoa basamortuaren kontra - Mundu guztiaz hitz egiten duen auzo-istorioa", euskaraz
Irudia: Zerocalcare

Malatesta PGK Iruñeko Txantreako jatetxe txiki autogestionatua da, pizza zatiak eta garagardo artisauak zerbitzatzen dituena. Aurten Erromako Quarticciolo auzo herrikoiko Il Birrificio del Quarticciolo garagardotegi independentearekin elkarlanean garagardo bat atera dute, etiketan Zerocalcareren marrazkiak dituena. Eta horrez gain, Quarticciolo Ribelle-k ateratako egile horren beraren Basoa basamortuaren kontra - Mundu guztiaz hitz egiten duen auzo-istorioa komikia atera dute, EHKoop garagardo kooperatibarekin batera.

Komikian auzoaren arazoez hitz egiten da (denden ixteaz, etxeen abandonatzeaz, drogez...) eta nola autoantolakuntza den bidea hori konpontzeko eta ez interbentzio politiko-poliziala (zeinak sarri autoantolakuntza desegiten duen...). Guztia Zerocalcareren ohiko estiloan.

Komikiaren salmentarekin bildutako diru guztia Quarticciolo auzora bideratuko da, hango proiektu komunitario eta autogestionatuak laguntzera.

"Herio anderearen trapupean", piratei buruzko egia orain komikian
Irudia: David Lester

Piratei buruz betidanik eta edonondik jaso dugun irudia mapak, altxorrak, egurrezko hankak eta antzeko topikoez baterik dago, eta haien bizitzak krudelkeriak, odolzaletasunak eta lapurreta-goseak gidatzen zituztela erakutsi zaigu. Baina norbaitek zerbait badaki haietaz Marcus Rediker da. Pittsburgh-eko Unibertsitatean irakasle da eta Atlantikoko Historian aditu, eta pirateriari buruzko liburu aunitz idatzitakoa da. Eta berak guztiz bestelako irudi bat aldarrikatzen du.

Izan ere, piratak sortu ziren garai batean non Ozeano Atlantikoan kapitalismorik basatiena zen nagusi: batetik, itsasontzietan klasismoa zen nagusi, ofizial aberats anker eta marinel guztiz zapaldu eta esplotatuekin; eta, bestetik, haietako askok esklabo kargamentua zeramaten, egoera are askoz okerragoetan. Eta ontzi piratak matxinatutako marinel eta esklaboek osatu zituzten. Kapitaina eta ofizialak denen artean aukeratzen zituzten, denek ongi jaten zuten eta harrapakina denen artean banatzen zuten, emakumezkoak ere parekidetasunez jarduten ziren, eta adindu eta elbarrituentzat elkar zaintza eta babes sistema zeukaten. Herri xehearen babesa zuten, baina historiara pasa den kontakizuna nobleziak, aberatsek eta jabego pribatuak egin dute... Baina egiatan, Rediker-en arabera, demokrazia, sozialismoa, genero-berdintasuna, kultura-aniztasuna, internazionalismoa eta gizarte-segurantza praktikatzen zituzten, hitz eta kontzeptu horiek existitzen ez zirenean ere!

Rediker-en 2004ko Villains of All Nations: Atlantic Pirates in the Golden Age liburuan oinarrituta egin zuen Under the Banner of King Death - Pirates of the Atlantic komikia David Lester-ek 2023an, zuri beltzezko irudi gordin eta biolentoez ilustratuta, halakoa baitzen idealismoz betetako bizitza hura. Istorioa Piraten Urrezko Aroan, hau da, 1660-1730 tartean, zentratzen da; eta, zehazkiago, Afrikako Printzea ontzia hartu eta Gaueko deitu zuten pirata-taldean, John Gwin, Mary Reed eta Ruben Dekker-ek kapitaneatutakoa. Fikziozko istorioa da, baina egiazko pertsonaia eta ekintzetan inspiratua (Mary Read, John Rackham, Black Bart-en Bunce uhartearen hartzea...).

Orain, Farmazia Beltzak eta Ra-Ki elkarteak euskarara ekarri dute komikia, Herio anderearen trapupean - Atlantikoko piratak izenburua jarririk. Koldo Almandoz eta David Zapirain arduratu dira euskal edizioaz, David Zapirainek itzuli du eta Garbiñe Ubedak egin ditu maketazioa, diseinua eta errotulazioa. Komikia itzuli den zazpigarren hizkuntza da euskara, Rediker-ek euskarazko itzulpen honentzat berariaz egindako hitzaurrean dioenez. Ikusten duzuenez, komiki benetan interesgarri eta gomendagarria. A!, eta David Zapirainek itzulpenean Hertzainak, Benito Lertxundi eta Negu Gorriak-ei lekua ere egin die! ;-)

Aitor Urkiola "Brontxe"-ren komiki laburren bilduma atera du Luterl Kultur Taldeak
Irudia: Aitor Urkiola "Brontxe"

Ondarroako Luterl Kultur Taldeak 40 urtetik gora daramatza komikia sustatzen. Globho eta Globhito fanzineez gain, Globhosonda sortan Azken mohikanoak hemen gaude eta Euskoman bezalako albumak ateratzen dituzte. Hain zuzen ere, sorta honen 5. zenbaki gisa argitaratu dute Neure kasa komikia. Aitor Urkiola Brontxe marrazkilariak 2010 urtetik hona egindako 4 orritako 12 komiki labur biltzen dira bertan, zuri beltzean zein koloretan. Eta ia guztiak Galtzakomik, Ganorabako, Portugalete edota Rekalde-Ortzadar bezalako komiki lehiaketan aurkeztutakoak eta sari edota aipamenen bat irabazitakoak dira. Beraz, ez da nolanahiko bilduma!

"Kontua eta zikina", XX. mende hasierako baserri giroko hilketa baten kontuak
Irudia: Aritz Vieites

1929an, baserri batean bakarrik bizi ziren ama-alabak era basatian hil dituzte. 1973an, baserri hura erre dela-eta, alabaren lagun izandako Rosaritori garai hartakoak gogora datozkio, eta bere alaba Karmeni esaten hasten zaio hilketako kontuak, aurreko istorioak, ondoko ikerketakoak eta baita urte asko geroago jakindakoak ere...

Hori da Ibai eta Eneko Iztueta Azurmendi anaiek idatzitako Kontua eta zikina - Euskal pop noir bat komikian kontatzen zaiguna. Benetako hilketa batean oinarrituta egonik, egiatan gertatu ziren kontuak daude, eta egiletzaz eta arrazoiaz kontatzen dutena ahoz aho pasatuta gaur arte herriaren memorian dagoen azalpenean oinarritzen da.

Baina izenburuak kontrakoa iradoki arren, komiki hau nobela beltz moderno bat baino gehiago da, ederto erretratatzen baitute Euskal Herriko XX. mende ia osoa, frankismoaren amaiera arte edo: baserriko bizitza, hirikoa...; nekazariak, neskameak, jauntxoak, poliziak, apaizak, emakume zigarrogileak, soldaduak...; euskal pizkundea, gerra, frankismoa... Guztia polito harilkatutako flashback-en bidez eta hizkuntza bizia erabiliz.

Aritz Vieites-ek egin ditu marrazkiak, kolore ezberdinak baliatuta garai ezberdinetarako, odolarentzako... Eta Txalaparta etxeak argitaratu du.

Joe Saccoren "Gazako oin-oharrak" bikaina ere euskaraz
Irudia: Joe Sacco

Israelgo estatua Gazan (eta Palestina osoan) egiten ari den genozidioa ez da atzo goizekoa, bere sorreratik eta are lehenagotik ere aurrera daraman politikaren parte baizik. Horren erakusgarri Joe Saccoren komikirik onenetakoa den Gazako oin-oharrak honetan kontatzen dena: 1956an, Egiptoren aurka hasitako Sinaiko Gerraren testuinguruan, Gazako Rafah eta Khan Yunis hirietan eta errefuxiatuen kanpamenduetan egindako sarraskia, non bi egunetan ia 400 gazatar hil zituzten. Kazetaritza lan ikaragarria egiten du Saccok komikian, eta errealismo grafiko mingarriz ilustratu. Eta txalotzekoa da baita ere Astiberri argitaletxea egiten ari den lana, azken hiru urteotan Palestinari buruzko Saccoren hiru komiki handi euskaratuz (aurrez Palestina eta Gerra Gazan atera ditu; hirurak Julen Gabiriak itzuli ditu), han gertatzen ari dena ahaztu ez dezagun.

1525eko lehenengo sorgin ehizaren berri "Graxi Adot" komikian
Irudia: Odei Dabringhaus

Euskal Herrian izandako sorgin-ehizen inguruan ari garelarik, denoi gogora datozkigu 1610 inguruan Lapurdin eta Zugarramurdi inguruan izan ziren sorginkeria auziak. Izan ere, komikietan ere irudikatu izan dira berriki samar: hor ditugu Asiskoren Sugarren mende edota Miren Mindegia eta Adur Larrearen Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak. Alabaina, lehenago ere izan ziren sorgin-ehizak gurean, hainbat garai eta tokitan. Eta horietako lehenengoa 1525 urtean izan zen, Iruñean eta Pirinioetan, Nafarroako Erresumaren konkista amaitu berritan eta, zalantzarik gabe, hura errematatzeko.

Bada, sorgin-ehiza hartaz bost mende bete direnean, Nabarraldek haren inguruko komikia egin du, eta izenburua Graxi Adot eman dio. Izan ere, haren lehenengo biktimetako bat izan zen Auritz herriko izen bereko emakumearengan zentratu baitute istorioa Arantzazu Amezaga gidoilariak eta Odei Dabringhaus marrazkilariak. Euskal Herriaren zapalkuntzaren historia ezkutarazia ezagutzeko beste komiki-pieza bat.