Euskaltel-Euskadi taldeak jada jakinarazi egin du zeintzuk izango diren 2010eko Tourrerako eramango dituen txirrindulariak; Samuel Sanchez taldeko gidari izango dutelarik. Hona hemen zerrenda:
Seguru Euskaltel-Euskadikoek ihesaldiren batean parte hartuko dutela; ea urtero bezala euskaldunok Frantziako Tourrean gauden gure kamiseta naranja nahiz ikurrinekin.
]]>
RadioShack taldeak jada jakinarazi egin du zeintzuk izango diren 2010eko Tourrerako eramango dituen txirrindulariak. Hona hemen zerrenda:
Azkenean badirudi RadioShack taldeko txirrindularien adina nahiko altua dela, baina seguraski zer esana izango dutela Frantziako Tourrean, pena Haimar Zubeldia bertan ezin egotea.
]]>
Hiru urte luzeren ostean, Erreala berriro ere Lehenengo Mailan ikusteko aukera izango dugu.
Hau dela eta, Donostialdean jada hurrengo urterako taldea prestatzen hasi dira.
Dirudienez aurtengo zenbait jokalarik ez dute hurrengo urtean taldean jarraituko; esaterako, Asier Riesgo, Sergio, Johnatan Estrada eta Songo’o. Baliteke Carlos Bueno eta Emilio Nsuek ere taldea uztea baina azken bi hauek oraindik dudan daude eta taldean jarraituko duten, baliteke batak dirutza eskatzea eta bestea Mallorkako jokalaria baita gaur egun.
Bestalde, Errealak zenbait jokalari ekarri nahi ditu taldea indatzeko asmoarekin, hala nola, Zubietan hazi ziren Joseba Llorente eta Jose Luis Barkero, nahiz eta azken honen fitxaketak zailtasun dexente izan. Donostiarrek ere, begi onez ikusiko luketen Eibarren jolasten izan den Paco Sutilen fitxaketa.
Amador Palma XXV Krossa ospatuko da ekainaren 20an, igandea, Bizkaiako Sestaoko herrian. Doako lasterketa izango da, gizonezkoek 8 KMtako ibilbidea egin beharko dute eta emakumezkoek aldiz, 6.5 KMtakoa; bertan partehartzeko izen emate epea goizeko 10:00etan amaituko da eta lasterketa 10:30etan hasiko da. Iganderako plan zoragarria Sestaoko herrian kirol pixkat egiteko aitzakiarekin.
iturria | Sestaoko Udala
]]>
Familiarteko Ibilaldia (12 kilometro) eta Mendi Ibilaldia (20 kilometro) Sopelako Udaletxean hasi eta Gorlizen bukatuko dira. Familiarteko Ibilaldia familia edo lagunekin batera bista ederrez gozatzeko egokia da oso, eta Mendi Ibilaldia trekkingzale eta mendizaleei zuzenduta dago.
Bi dira Kosta Trail lasterketaren ibilbidea hobekien definitzen duten ezaugarriak: edertasuna eta aniztasuna, zoru mota desberdinak (belarra, asfaltoa, harria eta harea) uztartzen baititu. Abentura zoragarria dugu honako hau, eta giro aparta nagusi izaten da urterik urte.
Forum Sportek antolatzen du ekitaldi hau, Salomon eta Lagun Aro etxeekin elkarlanean. Biltzen den diru guztia Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioarentzat izango da.
Iturria | Euskadi.net
]]>
Gasteizek Martin Fiz atletaren omenezko maratoia hartuko du zortzigarren urtez datorren igandean, maiatzak 9. Olagibel kalean hasi eta Eduardo Dato kalean amaituko da lasterketa, eta korrikalariek 18 urtetik gorakoak izan beharko dute. Lehendabiziko hamar kilometroetan parte-hartzaileak erdigunetik igaroko dira, eta Gasteiz hiribidea atzean utzitakoan, hegoalderantz abiatuko dira. Bertan, zirkuitu bati bi buelta eman beharko dizkiote. Ohi legez, hainbat anoa-postu jarriko dituzte bidean.
Halaber, maratoiarekin batera 10 kilometroko herri-lasterketa (Olagibel kalean ere hasiko da) eta maratoi txikia antolatu dituzte. Azken horretan 12 urtera arteko umeek hartu ahalko dute parte, eta ibilbidea 1.100 metrokoa izango da. Aurreko egunean, hilaren 8an, Umeentzako Olinpiadak egingo dituzte Boulevard merkataritza-gunean. Guztira 2.000 lagun baino gehiagok parte hartzea espero dute antolatzaileek.
Hori gutxi balitz, bestelako jarduerak ere antolatu dituzte aurtengoan, tartean, Gasteiz ezagutzeko doako bisitaldi gidatua. Txango berezian parte hartzen dutenek Santa Maria katedrala eta Bibat eta Artium museoak ikusteko aukera izango dute.
Informazio guztia | Maratonmartinfiz.com
]]>
Orain dela gutxi, ACT elkartearen urteko hirugarren batzar orokorra egin zen. Elkarteko kide diren klub guztiek parte hartu zuten batzar honetan, estropaden 2010ko San Miguel ligaren egutegia onartu zen:
Iturria | Ligasanmiguel.com
]]>
Datorren asteburuan apirilak 17 eta 18an, El Diario Vasco Euskal Bodyboard 2010 Zirkuitua hasiko da Sopelanako Atxabiribil hondartzan.
2009ko azken proba ospatzeko aukerarik egon ez denez, alegia, Zentraleko txapelketa, maila goreneko txapelduna dugu aurten ere Aritz Larrinaga sopeloztarra. Beraz, hastera doan zirkuituko buru eta faboritoa ere bada.
Uda sasoian, Donostian garatuko da bigarren proba; urrian Zumaian eta berriro Zentralean amaitzea espero dugu, abenduak aldera, aurten, itxarote epe luzeago bat finkatuko delarik, aukera gehiago izatearren. Izena eman ezazu lehenengo txapelketa honetan partehartzeko: open a, open b, neskak, dropknee, sub 18 eta sub16ko mailak dituzu aukeragai.
]]>
Euskal Mendizale Federazioaren eskutik, hona hemen aurtengo Mendi Lasterketen Egutegia:
EUSKADIKO TXAPELKETAK
Banakako Euskadiko Lasterketen Txapelketa
II Ternua Arratzu Urdaibai Mendi Lasterketa
Kluben arteko Euskadiko Lasterketen Txapelketa
III Peio Rementeria Memoriala
EUSKADIKO KOPA
IV Aramotz Mendi Lasterketa
V Orozko Harana Mendi Lasterketa
Zumaiako II Flysch Mendi Lasterketa
IV Olatzagutia-Urbasa Mendi Lasterketa
EUSKADIKO BERTIKALEN KOPA
ANBOTO-ko KILOMETRO BERTIKALA
TXINDOKI-ko KILOMETRO BERTIKALA
II ZUZENIEN (IZARRAITZ-ko IGOERA BERTIKALA)
UHARTE ARAKAIL - BERIAIN SAN DONATO
Gaur, martxoak 29, Athletic eta Racing taldeen arteko partida ikusteko aukera izango dugu San Mames futbol zelaian. Norgehiagoka arratsaldeko 21.00etan hasiko da eta Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Racing taldearen aurka jokatzeko: