Udan sartuta gabiltza eta ondorioz mila herri hirietako jaiak hasi dira; hala ere, Hondarribian Baluarte Rock jaialdia ospatuko dute. Ostegunero dohako kontzertuak ikus entzuteko aukera izango dugu arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hona hemen kontzertu zerrenda:
Andre Williams 1936an jaio zen Alabaman, hala ere ez du arazorik izan berriro ere oholtza gainera igotzeko eta Europa osoan zehar zenbait kontzertu eskeintzeko. Oraingoan, Hondarribiako Psilocybenean izango dugu 12€ren truke, maiatzaren 14an, larunbata gaueko 22:00etatik aurrera. Bere azken lanak, “That all I need” izena dakar eta bertan, Dirtbombs edo ta Electric Six taldeetako taldekideak aurki ditzazkegu.
Oscar Cubillo ezagunak ere, kritika ederra egiten du duela gutxi Gasteizen eman zuen kontzertuaz.
]]>
Hona hemen Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egingo diren hurrengoko kontzertuak:
JIMMY JAZZ GASTEIZ – JIMMY JAZZ KLUB:
Donostiako Komplot ezagunean kontzertu nahiko onak prestatu dituzte maiatzerako, hona hemen kontzertu zerrenda:
webgune ofiziala | komplot
]]>
Hendaiako Ikastolak 40 urte beteko ditu eta ondorioz ekintza ezberdinak prestatu ditu apirilaren lehen astebururako. Musikari dagokionez hona hemen -dohan- antolatu duten egitaraua:
Apirilaren 1ean, ostirala - Iparraldeko Konpilazioa @ Gaztelu Zaharrean 21:00etatik aurrera:
Apirilaren 2an, larunbata @ Gaztelu Zaharrean 21:00etatik aurrera:
webgune ofiziala | hendaiako ikastolako 40 urteak, egitaraua (pdf)
]]>
Urtero bezala badator Gasteizko Unibertsitateen jaialdi ezagunenetarikoa, Arabatakada. Aurten apirilaren 1ean ostirala ospatuko da, goizeko 11:00etatik aurrera Fakultateen arteko olinpiadak izango direlarik. Musikari dagokionez, honako taldeak izango ditugu:
Aurrezko sarrerak 8€ balio ditu eta egunean 12€; hauek Euskal Herriko txoko ezberdinetan eros daitezke, internet bidez ere, Garako dendan.
webgune ofiziala | arabatakada
]]>Negua joan da ta, ongi dakite bai Hondarribian. Horrela, udaberriari ongi etorria emateko asmoz Zea Mays eta etxeko Naut talde euskaldunak izango ditugu hilaren 26an, larunbata gaueko 22:00etatik aurrera Psilocybenea aretoan 6€ko prezioan. Lehenik etxeko talde gaztea, Naut izango dugu oholtza gainean, ondoren Euskal Herrian jada klasikoak ditugun Zea Mays, seigarren lana aurkezteko asmoz datoz eta seguru batek baino gehiago ederki asko ezagutzen duela Aiora Doctor Deseorekin egindako milaka abesti direla kausa.
]]>
Joan den astean leku guztietan entzun genuen Arcade Fire talde ezaguna gurean izango genuela, Euskal Herrian; Bilbon hain zuzen ere. Gaurkoan badakigu uztailaren 13an, azteazkena Bilboko Guggenheim zabalgunean izango ditugula, sarrerak 36 euroren truke + gastuak eros daitezke martxoaren 3tik aurrera; ohiko lekuetan Livenation, El Corte Ingles, Servicaixa eta BBKn. Guztira 7.000 sarrera jarriko dira salgai eta badirudi martxoaren 1ean Livenationen ere erosteko aukera izango dela.
iturria | gaztea |
]]>
Ez dira gutxi musikazalen Bukowskin antolaturiko kontzertuen interesgarrien berri izan ditugunak. Badirudi tamalez ez ditugula berri gehiago izango, larunbatean behintzat Discipulos de Dionisos eta Los Chicosen kontzertua antolatuta zuten eta bertan behera gelditu da Udaletxeak harturiko zenbait erabaki direla kausa.
Dirudienez ezinezkoa izango da Bukowskin konzertu gehiago antolatzea; hauxe dio Discipuloseko Aitorren interneteko foru batean:
“ATENCION!!!!!!!IMPORTANTE!!!!
El sabado no va a poder ser en el BUKOWSKI debido a que las autoridades han dicho que no puede hacerse ningun concierto más incluido este, sino lo chapan de por vida. Le ha dicho que ni se le ocurra hacer este concierto ni ningún otro, pero eso si, que los de Donostikluba tiene que hacerlos.Y que hasta despues de las elecciones no puede hacer nada.
Se ha hablado con el MAY DAY de la calle Zabaleta y nos han dicho que se puede hacer alli. El concierto empezará a las 9 en vez de a las ocho
Estar atentos lo confirmaremos.”
Azkenean badirudi May Dayen ere ezingo dela Discipulosen kontzertua ospatu, oraingoz Caledonian izango dela diote arratsaldeko 19:30etatik aurrera.
Bukowskiren alde zenbait mugimendu ikusi ditugu sare sozialetan, twitter bidez #freebukowski hastaga erabiliz edo baita facebooken ere.
]]>